Ez duzu merezi

Zuk zure burua beste inork baino hobeto ezagutzen duzu. Sentitzen duzuna webgune honetara erakarri bazaitu, arrazoi batengatik izango da, ez ahaztu.

Indarkeria jasaten ari bazara edo iraganean bizi izan baduzu:

  • Ez zara gertatzen zaizunaren errudun; beraz, ez lotsa sentitu. Errudun bakarra tratu txarren emailea da.
  • Pentsa ezazu emakume askok bizi dutela zure egoera bera eta askok lortu dutela egoera horretatik ateratzea.
  • Indarkeria jasaten ari bazara, edo txikia zinenean biolentzia sufritu bazenuen, laguntza jasotzeko eskubidea duzu. Lagundu zaitzakeen norbaiti kontatu! Psikiatra, psikologo, gizarte-langile edo hezitzaile…
  • Arreta psikologiko espezializatua eska dezakezu eta, zure etxebizitza utzi behar izanez gero, ostatu publiko batera joan zaitezke.
  • 016 edo 900 840 111 telefonoetara deitu dezakezu egunaren edo gauaren edozein ordutan indarkeria jasaten ari zarela esan eta laguntza eskatzeko. Doakoa da eta ez da fakturan agertzen.
  • Larrialdietan, 112 telefonora deitu.

Gogora ezazu indarkeriaren prebentziorako garrantzitsua dela gizarte sarea edukitzea eta gertuko pertsona batekin hitz egin ahal izatea. Susmo txikienarekin ere, ez isilik geratu! 

Emakumezkoen aurkako biolentzia sufritzen ari zara…

  • Zure bikotearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasaten ari zara edo jasan duzu. Eraso fisikoez edo sexualez gain, emakumeen aurkako indarkeria bizi duzu bikoteak edo bikotekide ohiak honakoa egiten badu:  
    • Kontrolatzen bazaitu: deitu egiten dizu, SMSak edo mezu elektronikoak bidali denbora guztian; WhatsApp bidez kontrolatzen zaitu edo zure sare sozialetako profilak begiratzen ditu etengabe; egiten edo esaten duzunari buruzko argibideak eskatzen dizkizu, baita nora zoazen eta norekin galdetu ere; zure dirua kontrolatzen du; nola janzten zaren kontrolatu eta arropaz alda zaitezen eskatzen dizu zure arropa gustuko ez badu. 
    • Isolatzen bazaitu: ez zaio gustatzen zuk lagunak izatea edo senideekin elkartzea, beste pertsonen aurrean mespretxatzen zaitu, edo oihukatu eta dena zure errua dela eta beti huts egiten duzula aurpegiratzen dizu. 
    • Beldurtzen bazaitu: ikara diozu, iraindu eta umiliatu egiten zaitu, bere buruaz beste egingo duela edo zure seme-alabekin geratuko dela esaten du, pasaportea edo banku-txartelak bezalako dokumentu garrantzitsuak kentzen dizkizu, derrigortu edo xantaia egiten dizu, eta abar. 
  • Zure bikotea edo bikotekide ohia ez den pertsona batengandik, familiarteko norbaitengandik, indarkeria fisikoa, psikologikoa edo sexuala bizi baduzu edo jasan baduzu iraganean. 
  • Askatasun sexualaren aurkako delitu baten biktima bazara edo izan bazara: eraso sexuala, sexu-abusua, behartutako prostituzioa, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa, exhibizionismoa, sexu-probokazioa… edo zure lanpostuan sexu-jazarpena jasaten baduzu. 
  • Emakumezkoa izateagatik erasotzen bazaituzte.