Ahalduntzea eta parte-hartzea
Foto: Pixabay
Fedeafes-etik, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federaziotik, ekimen hauek aurrera ateratzeko eta ahalduntzeko sare gisa erabil ditzazun nahi dugu.
Fedeafes-ek emakumezkoaren ahalduntze eta parte-hartzea bultzatu nahi du. Ahalduntzea emakumeek indibidualki eta kolektiboki burututako kontzientzia-hartze prozesu bezala ulertzen dugu, gizartean duten parte-hartzea handiagotze aldera.
Emakumeei soilik zuzendutako ahalduntze tailerrek honako gaiak lantzen dituzte bereziki: biolentzia sexista, autoestimu falta, sexualitatea edo lanpostuaren eta parte-hartze sozialaren gabezia. Guzti horiek landuz, buru gaixotasuna duten emakumeen berdintasunean eta gizarte partaidetzan aurrera egin dezakegu.
Emakume sailak, berdintasun batzordeak edo emakume taldeak garrantzitsuak dira emakumezkoen parte-hartzea bultzatzeko. Fedeafesen emakumezkoaren berdintasunerako saila dugu, emakumeen esku-hartzearen eta sentsibilizazio, prebentzio, prestakuntza eta informazio ekimenen bitartez berdintasuna sustatzea helburu duena, baita buru gaixotasuna duten emakumeen errealitatean sakontzeko ikerketak bultzatzen dituena ere. Sail horretatik bultzatu ditugu “Fedeafeseko emakume eta gizonek parekidetasunaren aurrean duten egoeraren diagnostikoa” ikerketaren gomendioak.
Ahalduntzearen edo emakumeen esku-hartzearen inguruko komentariorik baduzu, bidalizkiguzu zure iradokizunak!
Gure elkarteetan parte-hartze guneak dituzu.
Bestalde, Fedeafesetik emakume elkarteen sarea bultzatu eta indartu nahi dugu, isolamenduarekin hautsi eta kolaborazio sareak eratze aldera. Emakundek egindako gida honetan Euskal Autonomia Erkidegoko emakume elkarteak aurki ditzakezu. Informa zaitez eta bakarrik ez zaudela konturatuko zara:
Emakundek osatutako Emakumeen Elkarteen Gida