Buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen elkarteak

Buru Osasuna Euskadi, buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen federazioa, osatzen dugun elkarteok buruko gaixotasuna duten emakumeen eta zaintzen duten emakumeen zerbitzura gaude haien ahalmentze prozesuan laguntzeko eta bere bizi kalitatea hobetzeko.  

Gure elkarteetan buruko gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei laguntzeko hainbat zerbitzu ditugu: 

  • Harrera-prozesua: informazioa, orientazioa, etab.
  • Birgaitze Psikosozialeko zentroak.
  • Aisialdiko Programak.
  • Babestutako pisuak.
  • Etxez-etxe psikoheziketa-arreta programak.
  • Familien esku-hartze programak.
  • Laguntza taldeak.
  • Heziketa kurtsoak.
  • Banakako laguntza psikologikoa.
  • Lan munduan sartzeko programak.
  • Aholkularitza juridikoaAsesoramiento jurídico.
  • Oporretako programak.

Laguntza eta aholkularitza jasotzeko, ez izan zalantzarik gure elkarteetara deitzeko:
Agifes Gipuzkoan
Asafes Araban
Asasam Aiaran 
Avifes Bizkaian