Indarkeria kasuetarako laguntza

Garrantzitsua da azpimarratzea baliabide hauetara jotzeko ez dela beharrezkoa salaketa aldez aurretik jartzea 

Buru gaixotasuna duten emakume askok ez dituzte lagundu diezaketen zerbitzu publikoak ezagutzen. Euskadin erakundeen hurrengo laguntzak abian daude indarkeria jasan duten emakumeentzat: 

  • Arriskuan bazaude, deitu 112-ra! 
  • Mugikorretik SMS bat bidali dezakezu 600 123 112 zenbakira, zure izen-abizenekin, momentu horretan zauden tokiarekin eta "genero indarkeria" testuarekin. 
  • Urraketa fisiko edo psikikoak badituzu edo badituzula uste baduzu, eskatu hitzordua zure osasun zentroan edo ospitalera hurbildu. Gogoratu medikuaren txostenaren kopia eskatzea. Bertatik, kalteen partea epaitegietara bidaliko dute.  
  • Konfidentzialtasunez adituekin hitz egiteko, zalantzak argutzeko edo aholkularitza jasotzeko, 900 840 111 telefonora deitu (24 orduko zerbitzua). Telefono horretan zure beharrak entzungo dituzte, eta aholkuak eta informazioa emango dizkizute zure eskubideei eta jaso ahal dituzun zerbitzuei buruz. (servicio 24 horas). 
  • Lekuan bertan adituei gertatutakoa adituei azaldu nahi badiezu, zure lurrandeko Biktimen Laguntza Zerbitzura deitu (Araba 900 180 414, Bizkaia 900 400 028 eta Gipuzkoa 900 100 928). Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu honek behar dituzun informazioa eta gizarte laguntza, laguntza juridiko eta psikologikoa emango dizkizu. Horretaz aparte, beste zerbitzu eta baliabideetara bideratuko zaitu. 
  • Udaletxeko gizarte zerbitzuarekin hitzordua eskatu dezakezu ere. Hortxe jaso ahal dituzun baliabide eta zerbitzuen berri emango dizute (bizitzeko tokiak, laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa, etab.) eta zure egoera hobetzeko erabakien inguruan lagunduko dizute. 

Iturria: Eusko Jaurlaritza