Laguntzaren beharra
Fedeafesek berdintasunaren inguruan egindako ikerketa baten arabera, emakumeek zaintzen dituzte laguntza eta arreta behar duten buru nahasmendua duten pertsonak, eta normalean amak hartzen dute zaintzailearen paper hori. Gainera, horietako batzuek euren seme-alaben gaixotasun mentalarengatik errudun sentitzen dira, sufrimendu handiko egoerak bizi dituztelarik. Buruko gaixotasuna duen pertsonaren eguneroko zaintzak, zaintzaileengan osasun arazoak sortu ditzake.
Zaintzaile lanetan beti nagusitzen da emakumea, ez bakarrik buru osasunari dagokionez. Emakume ugarik euren bizi proiektuak bertan behera uzten dituzte, eta euren sakrifizioaren aurrean, gizarteak ez duela nahikoa laguntza ematen sentitzen dute. Zaintzaileari zuzendutako laguntzak, edo haien atsedenerako bideratzen diren baliabideak, ez dira nahikoak. Batez ere, gaixotasunaren lehen momentuetan, zaintzailearen zailtasunak handiagoak direnean eta oraindik inguruko baliabide eta elkarteak ezagutzen ez dituenean.
Bestalde, buru osasun arazoa duten emakumeek euren senideekin zaintzaile funtzioak betetzen dituzte ere. Horrek gizartean parte hartu ahal izatea oztopatzen die, nahiz eta aldi berean euren seme-alabak zaintzeko gai direla ulertu.
Azken urteetan, emakume zaintzaileen kopurua askoz handiagoa izan arren, gizonezko gehiago batzen ari dira zaintzaile lanetara.
Hala ere, oraindik ere, osasun arazoa duten pertsonen eta senideen elkarteetara gerturatzen direnen artean, emakumeak dira gehiengo garbia. Hainbat erakunde publikoen eta elkarteetan laguntza jasotzeaz aparte, euren burua zaintzeko denbora behar dute emakume zaintzaileak, haiek egiten duten lan gogorrak gainditu ez ditzan.