Bloga

Emakumea eta buru osasuna

Buru Osasuna Euskadik emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak, buruko nahasmendua duten emakumeek aurrez aurre topatzen dituzten hesiak eraistearren lan egiteko beharra nabarmendu du; izan ere, eragin negatiboa dute euren parte-hartzean gizarte eta lan arloetan, baita beren ongizate emozionalean, autoestimuan eta eskubideetan ere. +
josune muñoz amor romántico

Zer lotura dago maitasun erromantikoaren eta indarkeria matxistaren artean?

Loti Ederraren edo Errauskinaren ipunekin hasten da guztia. Literaturarekin jarraitu eta zinemarekin eta telesailekin betikotzen da. Emakumeoi irakasten zaigun maitasun erromantikoaren ereduak indarkeria matxista eta bikotekidearen tratu txarrak saihestezintzat hartzera eraman gaitzake, eta buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen kasuan, haien kalteberatasuna larriagotu dezake. +

Orriak