Indarkeriak biktimarengan dituen ondorioak

  • Indarkeriaren eta buru gaixotasun larriaren arteko lotura: 
    • Alde batetik, buru nahasmendu larria duten emakume askok bizi izan du, haurtzaroan adibidez, sexu-indarkeria edo familiarteko biolentzia. Jasandako indarkeriak eragina izan dezake, beste faktore batzuekin batera, buru gaixotasun larriaren agerpenean: 
      • Gero eta ebidentzia zientifiko gehiago dago nortasunaren nahasmenduen eta haurtzaroko traumen arteko lotura frogatzeko. 
      • Depresio askoren oinarrian indarkeria egoera bat dago.
      • Buruko gaixotasun larria duten emakumezkoen %26k jasan du sexu-indarkeria haurtzaroan, gainontzeko emakumeen %3,5rekin alderatuz. 
    • Bestalde, biolentzia jasateak ondorio larriak ditu buru osasunarentzat, aurretik genuen buruko nahasmendu baten sintomatologia larriagotzea, besteak beste.