Nola lagundu?
Argazkia: Pixabay
Zer egin daiteke gure inguruan norbaitek tratu txarrak jasaten ari bada? Atal honetan gidalerro batzuk ematen dizkizugu genero indarkeriaren biktima den buru gaixotasuna duen emakume bati laguntza eskaintzeko.
- Esaiozu bizitzen ari dena ohikoa dela, ez dela bidezkoa eta ez duela ezer egin hori merezi izateko.
- Errudun sentiarazi dadin saihestu. Askotan, buru gaixotasuna duten emakumeek jasandako biolentziarengatik errudun sentitzen dira, nahasmenduak eragindako sintomatologiak indarkeria justifikatzen duela pentsatzen baitute.
- Bizi duena edo iraganean sufritu duena bidezkoa ez dela adierazi, buruko gaixotasuna izateak ez dituela oihuak, irainak edo bultzadak justifikatzen.
- Jasandako indarkeria botere eta menpekotasun harremanak eraikitzen dituen genero desorekan oinarritutako gizartearen testuinguruan ipini.
- Berarekin, bizi duena koherentziaz ulertzea ahalbidetuko dion kontakizuna landu:
- Tratu txarren emailearen diskurtsoarekin lotu bere burua gutxiesteko duen joera.
- Bere kontraesanak biolentziaren zikloarekin lotu.
- Ez duela zertan salaketa jarri behar adierazi. Lagundu egingo zaio edozein kasutan, egoeratik ateratzera lagundu, bere erabakiak eta erritmoa errespetatuz. Presiorik ez egin.
- Emakumezkoaren kontakizuna sinetsi beti. Zalantzan ez jarri eta ez epairik egin.
Iturria: Fedeafesen ikerketaren gida
Emakume guztiei emandako aholkuak ere baliagarriak izan daitezke:
- Berarekin hitz egin eta irekitzera lagundu. Baliteke hainbat aldiz saiatu behar izatea, gertatzen ari dena kontatzera ausartu baino lehen.
- Zuzena izaten saiatu: “Arduratuta nago” edo "Zure segurtasunak arduratzen nau” erabili.
- Ez epaitu. Haren istorioa entzun, eta goraipatu indarkeriaren biktima izatea ez dela bere errua eta zure laguntza duela.
- Errespetutik eta positibotasunetik lagundu. Erreferente positibo bat izaten saiatu behar zara. Horrela, harremana apurtzea erabakitzen duenean edo hausnarketarako gune bat bilatzen duenean, jakingo du zuregana jo dezakeela duda barik.
- Laguntza eskaintzen arreta jarri eta beraren buruarengan konfiantza izan dezan saiatu. Zentzu horretan, garrantzitsua da bere ezaugarri sendoak gogoraraztea eta egoera zaila eta estresagarria jasaten ari dela onartzea.
- Tratu txarren biktima bat isolatuta eta laguntza garrantzitsurik gabe bizi daiteke. Kanpoko harremanak mantentzen lagundu behar zaio. Horrela, emakumearen autoestimua hobetzea lortzen da edo, behintzat, hura okerragotzea prebenitzen da.
- Oraindik beste pertsona batekin ez badu hitz egin, saiatu elkarteekin harremanetan jartzea edota kasu hauentzat prest dauden zerbitzuetara laguntza eske hurbiltzea.
- Biktimaren hurbil dagoen pertsona bezala, informazio edo aholkularitza baliabideetara jo dezakezu laguntza hori emateko zuk ere aholkuak jaso ditzazun.
- Pazientzia izan, izan daiteke tratu txarren biktima dela onartzeak denbora luzea eramatea, eta, are gehiago, behi-betiko erabakiak hartzea. Arazoa onartzea hasierako pausu garrantzitsua da.
Iturriak: Eusko Jaurlaritza eta National Domestic Violence Freephone Helpline