“Maitatzeak jotzearekin, iraintzearekin, sufritzearekin… lotura zuela ikasi nuen, baina orain, lehendabizikoz, maite dut nire burua"
Egun, askoz errazagoa da tratu txarrez, biolentziaz, bortxaz eta abar hitz egitea. Hala ere, zaila da altxa eta esatea: “Badakizu zer? Tratu txarren biktima naiz edo izan naiz. Iraindua, apaldua, jipoitua, baztertua… izan naiz; ez ikusia, ez entzuna, ez babestua, ez maitatua….” Baina bai, halakoa izan zen nire errealitatea. +




