“Asasamen laguntzari esker, urte askoz luzatutako indarkeria-egoeratik atera ahal izan nintzen"

Fedeafeseko Emakumeen Berdintasunaren Arloko kide Loli Romerori elkarrizketa.

Kontaiguzu: Nolako izan da zure esperientzia buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen aldarrikapen taldeetan?

Nire esperientzia oso positiboa izan da, zure iritzia eta bizipenak partekatzen dituzulako. Euskadin, Fedeafesen hartzen dut parte, emakumeen berdintasunaren aldeko arloan, eta Espainiako osasun mentaleko konfederazioko emakumeen sareko kidea ere banaiz. Talde horietan, buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditugu, elkarri laguntzen diogu eta sentsibilizazio kanpainak egiten ditugu, buru nahasmendua emakumeak ikusgai jartzeko.

Zure ustez, zeintzuk dira behar garrantzitsuenak buru osasunean esperientzia propioa duten emakumeen arloan?

Oso garrantzitsua iruditzen zait indarkeria sexista jasan dezaketen emakumeei entzutea, eta ezinbestekoa da, arlo profesionalari dagokionean, prestakuntza izatea. Emakumeek pairatzen duten azaleratzen lagundu behar dute profesionalek, horri buruz hitz egitea zaila baita. Hain zuzen, beste emakume batekin edo profesional batekin horretaz hitz egiten duzunean, gehiago irekitzen zara, gainetik pisu bat kenduko bazenu bezala, eta pixkanaka zuregan konfiantza hartzen duzu.

Profesionalei esango nieke ez diezaiotela hainbeste arreta eman gaixotasunari. Garrantzitsuagoa da emakumea entzun eta sinesgarritasuna duela sentiaraztea. Bide ilun horretatik ateratzen laguntzea da garrantzitsuena nire ustez.

Indarkeria sexistari dagokionean, zein izan da zure esperientzia?

Urte askoz indarkeria jasan nuen, bi umerekin gainera, alde egitea erabaki nuen arte. Oso zaila izan zen erabaki hura hartzea.

Nire kasuan, asko lagundu ninduen elkarte batekin, Asasamekin, harremanetan jartzeak. Haiei esker, nire bizitza hutsetik hasteko aukera izan nuen. Prestakuntza-saioetan parte hartu nuen, gainera, eta horiei esker, egun, lanean ari naiz.

Indarkeria sexistarekin izandako esperientziaren inguruko testigantza ematen duten tailer, foro eta sentsibilizazio kanpainetan ere parte hartzen dut, bi helbururekin: batetik, sufritzen ari diren emakumeei laguntzeko eta, bestetik, gure kolektiboarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko profesionalen artean.

Zer esango zenioke zure egoera berdinean dauden emakumeei?

Inolako indarkeriarik ez jasateko esango nieke, baita beraiengan pentsatzeko ere. Erreferentziazko profesional edo profesional fidagarri baten laguntza bilatzea oso garrantzitsua da. Laguntzarekin egoera horretatik atera daitezke; ez daitezela lotsatu ezta errudun sentitu ere. Hori da garrantzitsuena.

Compartir esta entrada