Abenduaren 12an, generoari buruzko online prestakuntza egin zen Buru Osasuna Euskadiko elkarteetako eta federazioko profesionalentzat. Telesailetan agertzen diren nerabeen eta emakumeen aurkako indarkeriak aztertu genituen, emakumeen aurkako indarkeria motei buruzko prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzeko, arazo sozial larri honetaz sentsibilizatzeko eta profesionalei euren eguneroko lanean erabiltzeko tresna bibliografikoak, telesailak eta filmak eskuragarri jartzeko.