Letizia erreginarekin topaketa

Fedeafeseko genero berdintasunaren aldeko arloak pasa den uztailaren 19an Zarzuela jauregian burututako audientzian parte hartu zuen. Letizia erreginak Estatuko Buru Osasunaren aldeko Emakume Sarea gonbidatu zuen eta Fedeafes sarearen partaide gisa egon zen bertan.

Fedeafeseko genero berdintasunaren aldeko arloak pasa den uztailaren 19an Zarzuela jauregian burututako audientzian parte hartu zuen. Letizia erreginak Estatuko Buru Osasunaren aldeko Emakume Sarea gonbidatu zuen eta Fedeafes sarearen partaide gisa egon zen bertan. Modu horretan, gure lanaren aldeko interesa erakutsi zuen Letiziak, baita epe erdira eta luzera ditugun aldarrikapenak, asmoak eta helburuak ezagutzeko gogoa adierazi ere. 

Topaketan parte hartu genuen emakumeok sarea sortzeko arrazoi nagusiak azaldu genizkion erreginari. Duela urte eta erdi sortutako sarean honako gaiak jorratzen ditugu bereziki: genero berdintasunaren aldarrikapena, bereizketaren deuseztatzea eta oinarrizko eskubideen nahiz sexu-eta ugalketa-eskubideen defentsa. Izan ere, azken eskubide horiek arriskuan daude eta bereziki urratuak izaten dira buru osasun arazoak dituzten emakumeen kasuan.   

Era berean, manifestu baten zirriborroa ere partekatu genuen erreginarekin. Bertan, emakume sarearen kezka, aldarrikapen eta asmo nagusiak jasotzen dira. 

Erreginak interes handia adierazi zuen eta Estatuko komunitate ezberdinetan emakumearen eta buru osasunaren gaiaren inguruan jorratzen ari garen proiektu ezberdinak azaltzera animatu gintuen. 

Fedeafeseko berdintasun arlotik Euskadin egiten ari garen lana azaldu genion, Emakunderekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailarekin elkarlanean burututako buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeriaren inguruko ikerketa kasu. Horrez gain, Fedeafesek garatutako ikerketen ostean argitaratu ditugun gidak eta esku-orriak eman genizkion erreginari. 

Fedeafeseko genero berdintasunaren aldeko arloaren ikuspuntutik, topaketa garrantzitsua izan zen buru osasun arazoak dituzten emakumeen ikusgaitasuna hobetzeko, eta gure eskubideen eta berdintasunaren aldeko pausuak emateko. 

Konklusio gisa, topaketa gertukoa eta positiboa izan zela azpimarratu nahi dugu. Etorkizun hurbilean gure gizarte mugimendua bultzatzen lagunduko diguten agintariekin biltzen jarraitzea espero dugu. 

Audientzia honetan parte hartzeagatik gure esker ona adierazi nahiko genuke ere. 

Eskerrik asko.

Loli eta Mª Isabel

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Compartir esta entrada