Emakumeen jokoarekiko mendekotasuna. Gizonek ez bezala bizi al dute?
Hamahirugarren atala
Adikzio-arazoak dituzten emakumeak beti egon dira, baina mendekotasuna desberdin bizi dute gizonek eta emakumeek. Emakumeak helduagoak direnean hasten dira, eta denbora gehiago behar izaten dute laguntza eskatzeko. Gainera, jokoekiko mendekotasunari dagokionez, gizonekin alderatuz, arrazoi desberdinek eramaten dituzte jokoan erortzera. Ana Estevez Psikologiako doktorearekin hitz egin dugu, Laura Maciak Deustuko Unibertsitatean defendatutako 'Genero ikuspegia emakumeen joko nahasmenduari eta inplikatutako faktore psikologikoei buruz' doktore tesiaren zuzendariarekin, hain zuzen ere. Lan horren ondorio nagusietako batek adierazten du nahasmendu horren detekzioan genero-ikuspegia txertatzeak arreta egokiagoa ematea ahalbidetuko duela. Atal honek helburu du joko patologikoak emakumeengan duen eragina ikusaraztea, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren lankidetza du.