Blog berria abian

Fedeafeseko berdintasun sailetik blog hau idazten hasi gara emakumearen inguruko gaiei buruz hausnartzeko.

Fedeafeseko berdintasun sailetik blog hau idazten hasi gara emakumearen inguruko gaiei buruz hausnartzeko eta, noizean behin, generoarekin, buru osasunarekin eta buru osasun arazoa duten emakumeen ahalduntzearekin erlazionaturiko gaiak jorratzeko. 

Pozik jasoko genituzke ere zuen iritziak eta esperientziak gai horien inguruan.

Ilusio handiz emango diogu hasiera blogari, buru nahasmendua duten emakumeen ikusgarritasunaren alde lan egiteko helburuarekin. 

Berdintasunaren erronkan egoera ezberdinetan dauden emakumeengan pentsatu behar dugu, berdintasun hori ez delako benetako berdintasuna guztiontzat ez bada. 

Loli eta Mª Isabel

Compartir esta entrada