Azaroan zehar ‘Berdintasuna antzerkiaren bidez’ ahalduntze tailerrak garatu ditugu Kuluxka Antzerkiaren eskutik. Lau tailer eman dira Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Laudion, eta horietan gure elkarteetako 42 emakumek parte hartu dute. Topaketa hauek berdintasunari buruz modu ezberdin eta entretenigarrian hitz egitera eta buru osasun arazoak dituzten emakumeak ahalduntzera bideratuta egon dira.
Buru Osasuna Euskadik antzerkiaren bidezko ahalduntze tailerrak antolatu, Kuluxka Anterkia Konpainiaren eskutik.
