Indarkeria al da? Antzemateko gidalerroak

Kolpeak jotzen dizkizutenean, gorputzean min ematen dizutenean, ostikoak jotzen dizkizutenean edo bultzatzen zaituztenean sufritzen duzu biolentzia fisikoa.

  • Biolentzia psikologikoa zaila da ikusten baina min handia ematen du eta egoera askotan gerta daiteke: iraintzen edo maiz kritikatzen zaituztenean; norekin zauden eta zer egiten duzun kontrolatzen dutenean; zure mugikorra edo dirua kontrolatzen dutenean; jendearen aurrean barregarri uzten zaituztenean, eta zeure erabakiak hartzen uzten ez dizutenean; zure gertukoekin, senideekin eta lagunekin, egoten uzten ez dizutenean… edo buruko gaixotasuna duzulako inork ez dizula sinetsiko mehatxatzen zaituztenean. 
  • Zuk nahi ez izanda ere sexu-harremanak mantentzera behartzen zaituztenean ematen da sexu-indarkeria; hau da, norbaitek zure gorputza ukitzen duenean zure baimenik gabe  edo bere gorputza ukitzera behartzen zaituenean.
  • Indarkeria, bikoteak, bikote ohiak edota bikotekidea ez den pertsona batek eragin dezake etxean (zaintzaile edo senide batek eragindakoa) zein beste edozein lekutan. 
  • Inori ez kontatzeko mehatxatzen bazaitu, eskatu laguntza eta gertuko norbaiti kontatu. Profesionalek ere lagun diezazukete. 
  • Indarkeria jasaten ari bazara, edo txikia zinenean biolentzia sufritu bazenuen, laguntza jasotzeko eskubidea duzu. Lagundu zaitzakeen norbaiti kontatu! Psikiatra, psikologo, gizarte-langile edo hezitzaile…

Indarkeria egoera bat bizitzen ari zarela pentsatzen baduzu baina ziur ez bazaude, hurrengo galdeketa honek lagundu diezazuke zalantzak argitzeko. Erantzunak baiezkoak badira, baliteke tratu txarrak sufritzen egotea.

  • Gutxiagotasun sentsazioa sortzen dizu? Alferra edo tontoa sentitzera eramaten zaitu? Besteen aurrean barregarri uzten zaitu, kritikatzen zaitu edo zure ideiei buruz barre egiten du? (erlijiosoak, politikoak, pertsonalak)
  • Zure familia, lagunak eta auzokideak kritikatzen ditu edo haiekin harremana mantentzeko zailtasunak jartzen dizkizu? Jeloskor jartzen da?
  • Zure dirua, janzteko modua, ideiak, irakurketak, beste pertsonekin dituzun harremanak eta denbora kontrolatzen ditu?
  • Ezikusiarena egiten du, axolagabe azaltzen da edo isiltasunarekin zigortzen zaitu?
  • Oihukatzen du, iraintzen du, haserretzen da, mehatxatzen zaitu, bai zu edo bai zure seme-alabak?
  • Apaltzen zaitu eta zure seme-alaben eta ezagunen aurrean balioa kentzen dizu?
  • Aginduak ematen dizkizu eta zuk egin dezakezuna erabakitzen du?
  • Erruduna sentitzea eragiten dizu? Zu zara edozein gauzaren erruduna?
  • Bere begirada edo keinuek noizbait beldurra ematen dizute?
  • Zuretzat garrantzitsuak diren gauzak hondatzen ditu?
  • Ez du zure lana balioesten, dena gaizki egiten duzula esaten du, traketsa zarela esaten du?
  • Sexu-harremanak mantentzera edo egin nahi ez dituzun gauzak egitera derrigortzen zaitu?

Testa: Teresa San Segundo Manuel, UNEDeko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra

Emakunderen informazioa ere kontsulta dezakezu.