Kontutan hartzeko zenbakiak

2005. urtetik, emakumeen aurkako indarkeria munduko osasun publikoko arazoa bezala ulertzen du OMEk, Osasunaren Mundu Erakundeak. Buru gaixotasuna duten emakumeen kasuan, zailtasun handiagoak sortzen dira. Hurrengo hauek dira arrazoiak:

  • Buru gaixotasun larria duten lau emakumetik hiruk jasan du noizbait bikotekideak edo senitartekoek eragindako indarkeria. 
  • Bikotekidearekin bizi izan diren buru gaixotasun larria duten emakumeen %80ak indarkeria jasan du heldutasunean.
  • Bikotearen aldetik indarkeria jasateko arriskua bi eta lau aldiz biderkatzen da buru gaixotasun larria duten emakumeetan.
  • Buru gaixotasun larria duten emakumeen %26ak jasan du indarkeria sexuala haurtzaroan. 
  • Bikotearen indarkeria sufritzen ari diren buru gaixotasun larria duten emakumeen %42ak ez du bortizkeria bezala identifikatzen.
  • Kasuen erdian baino gehiago, buru gaixotasun arloko erreferentziazko profesionalak ez zuen indarkeriaren berririk. 

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketatik ateratako datuak.